XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Herritarren partaidetza

Euskadiko sistema sanitarioan herritarren partaidetza posible izan dadin, araudiz partaidetza komunitarioko kontseiluak sortuko dira, Autonomi Elkarteko eremukoak eta osasun-barruti bakoitzaren eremukoak, kontseiluek kontsulta- eta aholkularitza-ahalmenak izango dituzte, ondoko hauetan hain zuzen; sistemaren plan eta helburu orokorren formulazioan, exekuzio-emaitzen jarraipenean eta azken ebaluazioan.

Kontseiluak osatzeko irizpideetan kontuan hartuko da lurralde eta sektore sanitarioko ordezkariak partaide izatea, halaber, partaide izango dira toki-administrazioen ordezkariak, elkargo profesional sanitarioenak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteenak, sindikatuenak eta enpresa-erakundeenak.

Hirugarren atalburuak sistema arautzeaz gain lehengo aldiz finantzaketaz mintzatzen da.

Beraz, azter ditzagun aipaturiko bi atal horiek:

A) Sistemaren zuzendaritza, planifikazioa eta programazioa: Euskadiko sistema sanitarioaren zuzendaritza, planifikazioa eta programazioa Eusko Jaurlaritzaren eskumena da; Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko organo aginpidedunen bidez exekutatzen da.

Eginkizunak hauexek dira: a) Aginteaz baliatzea eskatzen duten interbentzioak, osasun publikoaren tutela orokorra garantizatzeko beharrezkoak direnak.

b) Estaldura publikoko prestazio sanitarioetarako eskubidea duten pertsonekiko harremanen antolaketa.

c) Osasun-helburuak, halaber jarduerakoak, aurrekontuetako kredituen kontura kargatzea.

d) Sistemak dituen titularitate publikoko baliabideen dispositiboaren mugatze estrategikoa, biztanleen osasun beharren arabera.

e) Hala dagokionean, osasun sistema nazionalak eskaintzen dituen oinarrizko prestazioen katalogoa zabaltzea.

B) Euskadiko Osasun Plana: Euskadiko Osasun Plana sistema planifikatzeko eta programatzeko lanabes nagusia da; izan ere, plan horren bidez politika sanitarioko osasunari buruzko oinarrizko helburuak ezarriko dira, eta, era berean, haren bidez zehaztuko dira plana indarrean dagoen bitartean egongo diren balialideekin atenditu beharreko lehentasunak.

Eusko Jaurlaritzari dagokio hura onartzea, sanitateko organo arduradun nagusiaren proposamenaz, eta legebiltzarrean aurkeztu beharko da Araudia jarraituz komunikazio gisa tramitatzeko.